Uztailak 1 - Abuztuak 5
Bilbok 'Plazandreak' saioa hartuko du berriz uztailaren 1etik abuztuaren 5era
I. G. | EITB MEDIA
Arrizabalaga-Capellan, Aldai-Mendizabal, Zabaleta-Gaminde eta Garai-Galeano bikoteek lehenengoan jokatuko dute, eta banakako txapelketan Ibarrola, Larrarte, Etxegarai eta Arrillaga lehiatuko dira. Partida guztiak zuzenean ikusi ahal izango dira eitb.eus-en eta ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Plazandreak' saioaren edizio berria uztailaren 1etik abuztuaren 5era jokatuko da Bilboko Esperanzako Frontoian.
Aurten ere, pilotaririk onenak astelehenetan lehiatuko dira Binakako eta 4 t 'erdiko modalitateetan. Arrizabalaga-Capellan, Aldai-Mendizabal, Zabaleta-Gaminde eta Garai-Galeano bikoteek lehenengoan jokatuko dute, eta banakako txapelketan Ibarrola, Larrarte, Etxegarai eta Arrillaga lehiatuko dira.
Binakako partidak 22 tantora jokatuko dira, eta 4 t 'erdikoak, berriz, 18ra. Lau jardunaldiren ostean, finala abuztuaren 5ean jokatuko da.
Partida guztiak ikusi ahal izango dira eitb.eus-en eta ETB1en.