Berritzea
Martxel Iztuetak Baikorekin berritu egin du, 2027ra arte
EITB MEDIA
2024ko Binakako Serie B Txapelketako irabazlea bera, atzelari tolosarrak, udaran, CaixaBank Mastersa jokatuko du, Jokin Altunarekin batera.
Martxel Iztuetak Baikorekin berritu egin du, hiru urterako, 2027ra arte, asteartean enpresak iragarri duenez.
2024ko Binakako Serie B Txapelketako irabazlea bera, 20 urteko atzelari tolosarrak, udaran, CaixaBank Mastersa jokatuko du, Jokin Altunarekin batera.
Enpresaren web orriak jasota duenez, Iztueta "oso pozik" dago "Baikorekin beste hiru urtez sinatzeagatik, eta eskertuta eman didaten konfiantzagatik; lanean jarraituko dugu, hobetzen jarraitu eta garaipen gehiago lortzeko", adierazi du.