''Plazandreak''
"Plazandreak" saioak binakako eta lau t'erdiko txapel bana jarriko ditu jokoan Esperantza pilotalekuan
EITB MEDIA
Txapelketa astelehenean hasiko da, uztailaren 1ean, eta uztaileko ondorengo astelehenetan jarraituko du, alegia, 8an, 15ean eta 22an. Finalak abuztuaren 5ean jokatuko dituzte, eta EITBk, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, partida guztiak emango ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Plazandreak" saioak, datorren astelehenetik aurrera, binakako eta lau t'erdiko txapel bana jarriko ditu jokoan Esperantza pilotalekuan, Bilbon, hamabi pilotari bikainekin. 2024ko "Plazandreak" uztailaren 1ean hasiko da, ligaxka faseari dagokionez, eta jarraituko du, astelehenez beti, uztailaren 8an, 15ean eta 22an; finalak abuztuaren lehenengo astelehenean jokatuko dituzte, abuztuaren 5ean, eta EITBk, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, partida guztiak emango ditu.
Hain zuzen ere, binakako txapelketan, zortzi pilotari arituko dira, bikote hauetan:
Olatz Arrizabalaga-Andrea Capellan
Amaia Aldai-Nora Mendizabal
Goiuri Zabaleta-Enara Gaminde
Leire Garai-Leire Galeano
Eta lau t-erdikoan, pilotari hauek lehiatuko dira:
Aizane Ibarrola
Miren Larrarte
Madalen Etxegarai
Miriam Arrillaga
Hona hemen 2024ko "Plazandreak" saioaren egutegia:
Ligaxka
Uztailak 1, astelehena
Binaka (22 tantora)
Arrizabalaga-Capellan vs Aldai-Mendizabal
Lau t'erdikoa (18 tantora)
Ibarrola vs Larrarte
Uztailak 8, astelehena
Binaka (22 tantora)
Zabaleta-Gaminde vs Garai-Galeano
Lau t'erdikoa (18 tantora)
Etxegarai vs Arrillaga
Uztailak 15, astelehena
Binaka (22 tantora)
Garai-Galeano vs Arrizabalaga-Capellan
Lau t'erdikoa (18 tantora)
Larrarte vs Etxegarai
Uztailak 22, astelehena
Binaka (22 tantora)
Zabaleta-Gaminde vs Aldai-Mendizabal
Lau t'erdikoa (18 tantora)
Ibarrola vs Arrillaga
Abuztuak 5, astelehena
Finalak: binakakoa (22 tantora), eta lau t'erdikoa (18 tantora)
EITBren aldetik, Elena Azpeitia eta Ainhize Vega arduratuko dira saioa aurkeztu eta partidak kontatzeaz; Gentzane Aldai esatari ibiliko da.