Itxi

Zesta-punta

Laduche-Basque vs Olharan-Ibarluzea eta Barandika-Lopez vs Johan-Del Rio, Markina-Xemeingo finalerdiak

EITB Media

Leer en Castellano

Erkiaga eta Zabala Markina-Xemeingo Grand Slametik at geratu dira Laducheren eta Basqueren kontra 15-9 eta 15-8 galduta. Horrez gain, Ibarluzeak eta Olharanek mendean hartu dituzte Goitia eta Gorka bi setetan; gainera, azken horiek kanporatu dituzte.

Laduche eta Erkiaga, Markina-Xemeingo Gramnd Slameko partidan. Argazkia. EITB Media

Dagoeneko zehaztuta daude Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdiak: bata Laduchek eta Basquek jokatuko dute Olharanen eta Ibarluzearen aurka, eta bestea Barandika-Lopez eta Johan-Del Rio bikoteen artekoa izango da

Albiste nagusia da Erkiagak, Zabala bikotekidearekin batera, bi setetan galdu duela Laducheren eta Basqueren aurka; 15-9 eta 15-8. Hori dela eta, amaitu egin dada Erkiagaren bolada, orain arte Jai Alai Leagueko denboraldian jokatu dituen 8 txapelketak irabazi baititu. Horrenbestez, Laduchek eta Basquek finalerdietarako txartela lortu dute, A multzoko lider gisa.

Eguneko beste partidan, B multzokoan, Olharanek eta Ibarluzeak mendean hartu dituzte Gorka eta Goitia bi setetan. Bi finalerdiak uztailaren 6an jokatuko dira eta finala uztailaren 16an.

Albisteak (2)