Kontratu berria
David Merinok Aspen jarraituko du 2015era arte
Erredakzioa
"Ikasten jarraitzeko hiru urterako akordioa lortu izanagatik pozik nago", esan du Errioxako atzelariak kontratu berria sinatu ostean.
David Merino Binakako Txapelketako egungo txapeldunak Asperekin zuen kontratua hiru urtez luzatu du, Eibarreko enpresak bere webgunean jakitera eman duenez.
Merinoren kontratua 2013an amaitzen zen eta azken negoziaketetan 2015era arte luzatzea adostu dute aldeek.
Merino lortutako akordioarekin pozik azaldu da: "Ikasten jarraitzeko hiru urterako akordioa lortu izanagatik pozik nago. Orain San Mateotan ondo jokatu nahi dut eta denboraldiko txapelketetan leku bat lortu".