Itxi

Zesta-punta

Barandika-Lopez vs Olharan-Ibarluzea, Markina-Xemeingo final handia

EITB Media

Leer en Castellano

Laduche eta Basque Markina-Xemeingo Grand Slametik at geratu dira Olharan eta Ibarluzearen kontra 13-15 eta 14-15 galduta. Barandikak eta Lopezek, berriz, mendean hartu dituzte Johan eta Del Rio (11-15, 15-9 eta 5-2).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laduche-Basque vs Olharan-Ibarluzea: 13-15, 14-15

Leher eginda bukatu dute Olharanek eta Ibarluzeak. Partida gogorra jokatuta, 2-0 irabazi eta Markina-Xemeingo final handian daude jada. Norgehiagoka gogorra izan da, lehiatua, ondo jokatua eta emozio handikoa, azken tantoetan bereziki. Baina lehen seta irabazi ondoren (13-15), Olharanek eta Ibarluzeak ez zuten desenpaterik nahi. 

6-10 jarri dira bigarrenean aurretik, baina lapurtarrek (orain arte txapelketako bikote onena) norgehiagoka estutu dute. Erritmo oso altuan jokatuz, 11-11 berdindu eta 14-12 jarri dira aurretik. Bazirudien hirugarren seta jokatu beharko zutela, eta fisikoki freskoago zeuden Ludovic eta Thibault. Tanto ikusgarriak jokatu dituzte. Ibarluzeak berak egin du 14-13koa, 14-14 berdindu dute ondoren, eta beraiena izan da azken tantoa ere.

Barandika-Lopez vs Johan-Del Rio: 11-15, 15-9, 5-2

Barandikak eta Lopezek berriz, partidari buelta eman behar izan diote finalera sartzeko. Ondo sartu dira jokoan Johan Sorozabal eta Julen Del Rio. Biarrizko aurrelariak oso maila ona eman du Unibertsitateko hiru partidetan. 2-6 jarri dira aurretik Johan eta Julen. Gasteiztarrak mina egin du gaur ere eskuinarekin, eta 11-15 irabazi dute lehen seta.

Bigarrenean, Barandikak egin du lehen tantoa, errebotez, eta bikote marroiak hartu du agintea. 4-4 berdindu ostean, 6-4, 8-5 eta 10-6 hasi dira nagusitzen. Partidako une horretan, gerriko lesioa izan du Del Riok, eta Gorka Mugartegi "Atain" sartu da haren ordez partida amaitzera. 15-9 bukatu da jokoa, eta 5-2 nagusitu dira beteranoak hirugarrenean. 

Finala uztailaren 16an jokatuko da, Karmen egunean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)