Itxi

Zesta punta

Xabi Barandika eta Imanol Lopez, Markina-Xemeingo Grand Slameko txapeldunak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gernika-Lumoko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak Jean Olharan eta Ion Ibarluzea menderatu dituzte, finalean, bi jokotan, 15-7 eta 15-8, Markinako Unian, asteartean. Barandika eta Lopez nagusi izan dira, eta merezita irabazi dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Xabi Barandikak eta Imanol Lopezek 2024ko Markina-Xemeingo Grand Slama irabazi dute, asteartean, Markinako Unian jokatutako txapelketako final handian Jean Olharan eta Ion Ibarluzea bi jokotan mendean hartuta (15-7 eta 15-8).

Txapelak jokoan zeuden partidan, Gernika-Lumoko aurrelaria eta Zumaiako atzelaria nagusi izan dira. Barandikak eta Lopezek hasieratik hartu dute aurrea markagailuan, eta oso sendo aritu dira; akats oso gutxi egin dituzte, eta maila bikaina erakutsi dute, Bizkaiko udalerriko pilotalekuko kantxan.

Hala, irabazleek Grand Slameko txapelak jantzi dituzte, giro bikain baten erdian; izan ere, jendetza bildu da Unian, egun handian.

Irabazleak, txapelak jantzita. Argazkia: EITB Media.

Bideoak (1)