San Mateo Txapelketa
Titin eta Merino III.a, finalean
Erredakzioa
Bikote errioxarra erraz nagusitu da Bengoetxea VI.a eta Beginoren aurka (22-8), eta igande honetan Berasaluze VIII.a eta Albisu izango dituzte aurkari finalean (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en).
Titinek eta Merino III.ak osatutako bikoteak San Mateo txapelketako finalerako txartela lortu dute, Adarragan, Bengoetxea VI.a eta Begino mendean hartuta (22-8). 6-4ko markagailutik ia erabakigarria izan den 12-4ra igaro da. Titin bikain aritu da, Oinatz, ordea, kostata.
Errioxarrak erraz nagusitu dira, eta larunbat honetan Berasaluze VIII.a eta Albisu pilotariekin neurtuko dituzte indarrak txapelketako finalean (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en 17:00etatik aurrera).