Itxi

Berritzea

Ander Imazek hiru urtez berritu du Baikorekin, 2027ra arte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

2024ko denboraldian, atzelari oiartzuarrak Binakako Txapelketako finalerdiak jokatu zituen, eta urriaren 4an Nafarroa Arenan izango da, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan, Javier Zabalarekin batera, Altuna III.a eta Iztueta aurkari.

Ander Imaz, artxiboko irudian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

Ander Imazek hiru urtez berritu du Baiko Pilotarekin lotzen duen kontratua, 2027ra arte, enpresak gaur bertan iragarri duenez.

2024ko denboraldian, atzelari oiartzuarrak Binakako Txapelketako finalerdiak jokatu zituen, eta urriaren 4an Nafarroa Arenan izango da, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan, Javier Zabalarekin batera, Altuna III.a eta Iztueta aurkari. Baikoren web orriak jaso dutenez, aurtengo denboraldia "oso ondo doa", Imazen ustez.

Baikoren esanetan, "Ander Imazek bihar bertan estreinatuko du kontratu berritzea Logroñoko San Mateoetan. Baikoko bere taldekideekin batera, Urzante Erronka irabazten saiatuko da". EITBk zuzenean eskainiko du emanaldia, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.

Albisteak (2)