Itxi

Zesta-punta

Eusko Label Winter Serieseko partida bakoitzeko 600 sarrera jarriko dira salgai, urriaren 23an, 12:00etan

EITB Media

Leer en Castellano

Hamabost minutuan agortu egin dira salgai zeuden 1.200 sarrerak. Hala ere, urriaren 23an nuerketa guztietarako sarrerak erosteko aukera izango dute zaleek, finalerako izan ezik.

2023-2024 Winter Series txapelketako partida bateko irudia. Argazkia: EITB Media

Zesta-puntako 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketak ikusmin handia sortu du. Astearte honetan, urriaren 15ean, agortu egin dira salgai zeuden 1.200 abonuak. Hala bada, gutxienez, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Jai Alai pilotalekuak daukan edukieraren bi herenak beteta egongo dira, norgehiagoka guztietan.

Dena den, zaleek neurketa guztietarako —finalerako izan ezik— sarrerak erosteko aukera izango dute. Urriaren 23an, asteazkenean, partidako 600 sarrera jarriko dira salgai.

Bestalde, txapelketak aurrera egin ahala, finalerako txartelak erosteko datak zehaztuko dituzte antolatzaileek.

Albisteak (2)

Bideoak (1)