Itxi

Zesta-punta

Johan-Gorka vs Barandika-Lopez Jai Alai Leagueko finala, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

Leer en Castellano

Ezkurdi pilotalekuan jokatuko da txapelketako final handia. Titulua irabazteko lehia ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko duzu, 22:15ean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dena prest dago 2024ko Jai Alai Leagueko final handirako. Johan-Gorka eta Barandika-Lopez ariko dira nor baino nor gehiago Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Txapelketako final handia ikusgai izango duzu eitb.eus-en eta ETB1en, 22:15etik aurrera.

Bi bikote finalistak izan dira txapelketako onenak. Lauko finalera sailkatu ziren, eta finalerdietan aurrera egitea lortu zuten. Hala, bada, astelehen honetan titulua izango dute jokoan.

Johan Sorozabal eta Gorka Sorozabal anaiek Laduche eta Del Rio menderatu zituzten lehen finalerdian, 15-10, 4-15 eta 5-4eko emaitzarekin. Gogotik sufritu behar izan zuten finalerako txartela eskuratzeko.

Bestalde, Xabi Barandika eta Imanol Lopez finalerako sailkatu ziren, bigarren finalerdian Erkiaga eta Basque menderatuta 15-11 eta 15-14eko emaitzarekin.

Gaur, Ezkurdi frontoian erabakiko da 2024ko Jai Alai Leagueko bikote txapelduna. Gogoratu, finala ikusgai izango duzula ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.

Albisteak (2)

Bideoak (1)