Itxi

Zesta-punta

Erkiaga-Ibarluzea eta Urreisti-Gorka bikoteak, garaile Eusko Label Winter Serieseko lehen jardunaldian

EITB Media

Leer en Castellano

2024-2025 Eusko Label Winter Series abian da. Txapelketari ekiteko bi partida jokatu dira. Erkiagak eta Ibarluzeak mendean hartu dute Johan-Lekerika bikotea, eta Urreisti-Gorka bikotea nagusi izan da Goitiaren eta Del Rioren kontra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Abian da 2024-2025 Eusko Label Winter Series. Txapelketari ekiteko bi partida izan dira ikusgai Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Erkiaga-Ibarluzea eta Urreisti-Gorka bikoteek garaipenekin ekin diete txapelketari, Johan-Lekerika eta Goitia-Del Rio bikoteak menderatuta, hurrenez hurren.

Erkiaga-Ibarluzea eta Johan-Lekerika bikoteek jokatu dute txapelketako estreinako partida. Garaile izan dira Erkiaga eta Ibarluzea egungo txapeldunak, 15-14 eta 15-10eko emaitzarekin. Lehen jokoa parekatua izan da, eta tanto bakarreko aldearekin nagusitu dira Erkiaga eta Ibarluzea (15-14). Bigarrena ere oso lehiatua izan da, baina Erkiaga-Ibarluzea bost tantogatik izan dira nagusi (15-10). Ondorioz, egungo txapeldunek ondo ekin diote txapelketari.

Eguneko beste norgehiagokan Urreisti-Gorka bikotearentzat izan da garaipena, Goitia eta Del Rio menderatuta, hiru setetan (12-15, 15-9 eta 2-5). Lehen jokoan Urreisti eta Gorka nagusitu dira 12-15eko emaitzarekin. Bigarrenean, ordea, Goitia eta Del Rio izan dira garaile (15-9), eta berdinketa hausteko jokoa behartu dute. Hala, bada, joko erabakigarrian zehaztu da bikote irabazlea, eta Urreistik eta Gorkak bereganatu dute garaipena (5-2).

Bideoak (3)