Binakako Txapelketa
Bertan behera geratu da Tolosako Beotibarren jokatu behar zen Binakako Txapelketako partida
G. P. A. | EITB Media
Frontoian pilatu den hezetasuna dela eta, Peña II-Albisu eta Larrazabal-Mariezkurrena II bikoteen arteko partida astelehenera arte atzeratzea erabaki dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bertan behera geratu da ostiralean, 17:00etan, Tolosako Beotibarren jokatu behar zen Binakako Txapelketako partida, Peña II-Albisu eta Larrazabal-Mariezkurrena II bikoteen artekoa.
Antolatzaileek azaldu dutenez, goizean goizetik hezetasun handia pilatu da frontoian, eta azken uneraino saiatu badira ere, ezinezkoa izan zaie frontoia jokatzeko moduan uztea.
Horrenbestez, ostiraleko norgehiagoka atzeratzea erabaki dute: astelehenean jokatuko da, 16:30ean, Beotibarren bertan.
Bestalde, astelehen arratsaldean Beotibarrera joaterik ez duten zaleei sarreren dirua itzuliko dietela zehaztu dute antolatzaileek.