Urtarrilaren 21ean

Eusko Label Winter Serieseko finalerako sarrerak asteartean jarriko dituzte salgai, 12:00etan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko final handia otsailaren 16an jokatuko dute, 12:00etan, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan.

Gernikako Jai Alain giro bikaina egoten da, beti, Winter Seriesekin. Argazkia: Eraman! Gernikako Jai Alain giro bikaina egoten da, beti, Winter Seriesekin. Argazkia: Eraman!

Gernikako Jai Alain giro bikaina egoten da, beti, Winter Seriesekin. Argazkia: Eraman!

2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko final handirako sarrerak asteartean, urtarrilaren 21ean, 12:00etan jarriko dituzte salgai. Txapelketa hasi aurretik iragarri zutenez, finala otsailaren 16an jokatuko dute, 12:00etan, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan.

Eusko Label Winter Seriesen, finalerdietako ligaxka ari dira jokatzen. Txapelketa urriaren 28an hasi zen, eta, jardunaldiz jardunaldi, pilotalekuko harmailak erabat ari dira betetzen, Gernikan.

Albisteak (2)