ZESTA-PUNTA

Olharan vs Laduche eta Barandika vs Urreisti partidekin hasiko da Banakako Winter Series txapelketa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Final laurdenetako bi norgehiagokak eitb.eus-en eta ETB1en ikusteko aukera egongo da, 22:15etik aurrera.

Banakako Winter Series Banakako Winter Series

Banakako Winter Series

Banakako Winter Series zesta-punta txapelketa astelehen honetan hasiko da, Durangoko Ezkurdi frontoian, final laurdenetako bi hitzordurekin. EITBk bi neurketak emango ditu, 22:15etik aurrera, bai eitb.eus-en bai ETB1en.

Lehen jardunaldian, bi pilotari beterano kantxaratuko dira, Olharan eta Barandika, eta bi puntista gazteago izango dituzte aurrez aurre: Jean Olharanek Ludovic Laduche izango du aurkari; Xabi Barandikak, ostera, Eñaut Urreisti. Bigarren partida horretako garaileak Erkiagaren kontra jokatuko du finalaurrekoetan.

Johan Sorozabal iazko edizioko txapeldunak, Olharan edo Laduche hartu beharko ditu mendean.

 

Bideoak (1)