ZESTA-PUNTA

Barandika, lesioaren xehetasunak zehaztuko dituen proben zain

G. P. A. | EITB Media

Leer en Castellano

Puntista gernikarrak min hartu zuen ostiralean, Araba Euskaraz Mastersaren finalerdia lehiatzen ari zenean.

Xabi Barandika. Argazkia: Eraman! Xabi Barandika. Argazkia: Eraman!

Xabi Barandika. Argazkia: Eraman!

Xabi Barandikari probak egingo dizkiote aste honetan, belaunean duen lesioaren xehetasunak zehazteko.  Puntista gernikarrak ostiralean hartu zuen min, Gasteizen, Araba Euskaraz Masterseko finalaurrekoa jokatzen ari zenean, Bixente Gonzalezekin batera, Aritz Erkiaga eta Julen del Rioren aurka. Partida hasi eta gutxira erretiratu behar izan zen, lesionatuta.

Barandikak lotailu gurutzatua hautsi zuen 2023an, eta bederatzi hilabete bajan egon ostean, iazko udaberrian itzuli zen kantxetara.