Itxi

Erremontari

"Erremontari" saioko Ezkurra II-Juanenea vs Aldabe-Barrenetxea IV finalerdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bikote garaileak Javi Urriza eta Iban Larrañaga izango dituzte aurkari datorren ekainaren 16ko final handian.

Erremontari 2025eko kartela. Argazkia: EITB Media

Ezkurra II-Juanenea vs Aldabe-Barrenetxea IV bikoteek Sagardoaren Txapelketako "Erremontari" saioaren finalaurreko neurketa jokatuko dute gaur, ekainak 9, Hernaniko Galarreta frontoian.

Partida gaur gauean, 22:20etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

Ezkurra II.a eta Juanenea Ansa II.a eta Zubiri mendean hartu ostean sailkatu ziren "Erremontari"ren finalaurrekorako; Aldabe eta Barrenetxea IV.a, berriz, Azpiroz eta Segurola garaituta heldu dira gaurko hitzordura. Gaurko garaileek Javi Urriza eta Iban Larrañaga izango dituzte aurkari, ekainaren 16ko final handian.

Albisteak (3)

Bideoak (2)