EUROKOPA
Espainia Eurokopako hurrengo fasera sailkatu da Alemaniari irabazi ondoren (21-23)
Agentziak | EITB Media
Bigarren fasean Frantziaren, Herbehereen eta Errumaniaren aurka jokatuko du Espainiako selekzioak.
Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak Eslovenian, Mazedonian eta Montenegron jokatzen ari den Europako Txapelketako bigarren fasera sailkatzea lortu du Alemaniari 21-23 irabazita. Ondorioz, txapelketan aurrera egin dute Espainiarekin lehiatzen ari diren Maddi Aalla, Maitane Etxeberria, Esther Arrojería eta Lysa Tchaptchet euskal jokalariek.
Defentsan sendo ibilita, atsedenaldira gol bateko abantailarekin iritsi da Espainia (10-11). Bigarren zatian talde alemaniarrak neurketa berdintzea lortu du (15-15) kontraerasoen bidez aurkariari min eginda. Bi taldeek izan dituzte aukerak zuloa irekitzeko, baina Espainiak hiru goleko errenta lortu ostean, abantaila mantendu du une oro. Alemaniaren azken golarekin, espainiarrek bi goleko aldeari eutsi diote (21-23); nahikoa hurrengo fasera pasatzeko.
Espainiak, Frantzia, Herbehereak eta Errumania izango ditu aurkari txapelketako bigarren fasean.
Fitxa teknikoa:
21 - Alemania: Filter; Behrend (2), Smits (3), Grijseels (6), Bolk (1), Stockschlader (2) eta Schmelzer (2) -hasierako taldea- Roch (ps), Antl (3), Petersen (1), Zschocke (-), Schirmer (-), Weigel (-), Maidhof (1), Hauf (-) eta Schulze (-)
23 - Espainia: Aalla; Valdivia (2, 1p), Arcos (2), Gassama (2), Lara Gonzalez (-), Barbosa (4) eta Jennifer Gutierrez (3, 1p) -asierako taldea- Wiggins (ps), Campos (6, 5p), Arrojeria (-), Etxeberria (2), Spugnini (-), Sole Lopez (-), Alicia Fernandez (1p), Almudena Rodriguez (1) eta Tchaptchet (-)
EMaitza bost minutuan behin: 1-2, 2-3, 4-6, 7-7, 9-10 eta 10-11 (atsedenaldia); 11-14, 15-15, 15-18, 18-21, 19-22 eta 21-23 (amaiera).
Epaileak: Eskil Braseth eta Leif Sundet (NOR). Bi minutuz kanporatu dituzte Bolk (2) eta Schmelzer Alemaniako jokalariak; baita Lara Gonzalez (2) eta Paula Arcos Espainiako jokalariak.