Itxi

Txapeldun Liga

Lyongo Olympiquek seigarren aldiz irabazi du Txapeldunen Liga

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

FC Barcelonaren aurkako neurketan nagusi (4-1) izan ostean lortu du garaipena. Jokalari guztien artean, emakumezkoen Urrezko Baloia jaso duen Ada Hegerberg norvegiarra gailendu da.

Lyongo Olympiquek seigarren aldiz irabazi du Txapeldunen Liga. Argazkia: EFE

Lyongo Olympique futbol taldeak seigarren aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, FC Barcelonaren aurkako neurketan nagusi (4-1) izan ostean. Jokalari guztien artean, emakumezkoen Urrezko Baloia jaso duen Ada Hegerberg norvegiarra gailendu da larunbat honetan, hiru gol sartu ostean.

Emakumeen futbolari dagokionez, Lyongo taldea da Europa mailan egungo talde nagusia. Gaur bertan, Txapeldunen Ligako irabazlea dela gogora ekarri du taldeak, FC Barcelonaren aurkako neurketan markagailua ireki ondoren. Aldez aurretik, ordea, lehen gola sartzeko aukera izan du FC Barcelonak, baina Duggan ingelesak ez du ondo neurtu eta kanpora jaurti du laugarren minutuan.

Jokaldi horri erantzunez, Lyongo Olympiquek markagailua irekitzea lortu du seigarren minutuan, Marozsanek kontraerasoa lotu eta gola sartu ostean. Handik bederatzi minutura, talde frantziarrak bigarren gola lortu du, Hegerbergek jaurtitako baloiari esker. Neurketak aurrera jarraitu du, eta 20. minutuan hirugarren gola sartzeko aukera izan du norvegiarrak. Laugarren gola, partida hasi eta ordu erdira iristean sartu du Hegerberg.

Fitxa teknikoa:

Lyongo Olympique (4): Bouhaddi; Bronze, Renard, M'Bock Bathy, Majri; Fishlock (Kumagai, 72. minutuan), Henry, Marozsan; Van de Sanden (Cascarino, 63. minutuan), Hegerberg y Le Sommer (Bacha, 82. minutuan).

Barcelona (1): Paños; Torrejón, Pereira (Van der Gragt, 81 m.), León, Ouahabi; Losada, Bonmati (Andressa Alves, 69. minutuan); Putellas, Caldentey; Martens y Duggan (Oshoala, 69. minutuan).

Golak: 1-0, 5. minutuan: Marozsan. 2-0, 14. minutuan: Hegerberg. 3-0, 20. minutuan: Hergerberg. 4-0, 30. minutuan: Hegerberg. 4-1, 89. minutuan: Oshoala.