Abuztuaren 29rako aurreikusita
Bidasoaren aurkariak EHFko joaneko partida atzeratzea eskatu du, bi positiborengatik
Agentziak | Erredakzioa
10 eguneko derrigorrezko berrogeialdiaren ostean partidaren aurretik hiru egun bakarrik izango dituzte entrenatzeko. Neurketa abuztuaren 29rako aurreikusita dago.
PAUC talde frantziarrak Bidasoa-Irunekin EHF European League txapelketan jokatu behar duen joaneko partida atzeratzea eskatu du, plantillako bi kidek COVID-19agatik positibo eman ostean. Neurketa abuztuaren 29an jokatzekoa da.
Frantziarrek ohar bat atera dute lurraldeko osasun sailak ezarritako neurrien artean "lehen taldeak 10 eguneko berrogeialdia gordetzea" dagoela azpimarratuz, "lehen taldearekin kontaktua izan duten teknikarien eta administratiboekin batera".
Frantziarren iritziz, "taldeak ezin du horrelako garrantzia duen partida bat jokatu aurretik hiru egun bakarrik entrenatuta".