Itxi

Paris 2024 Eskubaloia

Espainiak 25-22 menderatu du Eslovenia Parisko Jokoetako lehen partidan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Espainiako selekzioak garaipen sufritua lortu du Esloveniaren aurka, atsedenaldira hiru goleko aldearekin galtzen joan (8-11) eta bigarren zatian erreakzio bikaina izan ondoren (25-22). Garciandia gipuzkoarra hasierako zazpikoan egon da.

Imanol Garciandia jokaldi batean. Argazkia: EFE

Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak 25-22 garaitu du Eslovenia 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetako A multzoko lehen partidan, lehen zati grisa egin eta bigarren 30 minutuetan erreakzio bikaina izan ondoren. Garciandia jokalari urretxurra, bestalde, hasierako zazpikoan egon da.

Espainia hiru goleko aldearekin galtzen joan da atsedenaldira (8-11), baina Perez de Vargas atezainaren erakustaldiak, berreskuratutako baloiek eta azkartasunak partidari buelta ematea ahalbidetu diote. Hala ere, taldeak ezin izan du arnasa hartu ia azken-aurreko minutura arte, Dani Fernandezek baloia lapurtu eta Uros Zormanen jokalarientzat alde gaindiezina jarri duenean markagailuan (25-22).

Garaipenak bidea erraztu die Jordi Riberaren jokalariei lehen fase honetan, baina gaizki hasi dira eta zortzi tanto baino ez dituzte egin lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Espainiako taldeak bere irudia hobetu, eta lehen garaipena lortu du Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan, golak funtsezkoak izango diren txapelketa batean.

- Fitxa teknikoa:

25 - Espainia (8+17): Gonzalo Perez de Vargas, Garciandia, Tarrafeta (1), Dani Dujshebaev (5), Aleix Gomez (7, 3p), Serdio eta Dani Fernandez (4); Casado (2), Alex Dujshebaev (2), Javi Rodríguez (1), Maqueda (3) eta Rodrigo Corrales.

22 - Eslovenia (11+11): Klemen Ferlin, Dolenec (1), Bombac (5, 5p), Mackovsek (1), Janc (2), Blagotinsek (2) eta Kodrin (4); Jovicic, Zarabec (2), Horzen (3), Vlah (2), Novak eta Lesjak.

Markagailua bost minututik bost minutura: 1-2, 3-4, 4-6, 6-7, 8-8, 8-11 (atsedenaldia); 11-13, 14-15, 17-16, 19-17, 22-20, 25-22.

Epaileak: Charlotte Bonaventura eta Julie Bonaventura (FRA).