Europa Liga
Bidasoa Irun - Chrobry Glogow eskubaloi partida, zuzenean, EITBn
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europa Ligako multzoen faseko lehen norgehiagoka 20:45ean hasiko da, eta zuzenean izango da ikusgai, ETB4en eta eitb.eus-en.
Bidasoa-Irun taldeak debuta egingo du astearte honetan Europa Ligan, Chrobry Glogow taldearen bisitarekin. EITBk zuzenean eskainiko du neurketa, 20:45etik aurrera, ETB4en eta eitb.eus atarian.
Euskal taldeak Europan jokatuko du, urtebete eta gero. Izan ere, txapeldunorde geratu zen iragan denboraldian, Bartzelonaren aurka; beraz, final zortzirenetarako sailkatu zen, besteak beste, Wisla Plock, Fuchse Berlin edo Toulouse aurkari dituen taldean.
Gipuzkoako taldeak ondo ekin dio ligari, Huesca eta Cuenca mendean hartuta. Orain, Kielce eta Wisla Pocken atzetik, Poloniako ligan hirugarren dagoen Chrobry Glogow izango du aurkari.
Alex Mozas Bidasoa-Irungo entrenatzaileak ere debuta egingo du Europan. Tito Diazen bajaz gain, zalantzan dago Theodoros Boskos eta Gorka Nieto jokatzeko moduan izango ote diren. Mozasen hedabideen aurrean azaldu duenez, helburua Europan "ahalik eta gehien aurrera egitea" da.