Itxi

Endesa Liga

Uxue Bilbao Basketen babeslea izan liteke eta dirua zor dio CAIri

Erredakzioa

Heraldo de Aragon egunkariak publikatu duenez, Aragoiko enpresa honek dirua zor dio CAI Zaragozari iragan denboralditik. Bilboko taldearen babeslea izateko 1,5 milioi euro ordaintzeko prest dago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Uxue Bioenergia y Renovables enpresa izan liteke Bilbao Basketen babesle berria. Gescrapek talde bizkaitarra babesteari uztea erabaki zuen, eta babesle berri bila dabiltza talde bizkaitarrean.

Heraldo de Aragon egunkariak publikatu duenez, Uxue enpresak dirua zor dio CAI Zaragozari. Uxue CAIren babesleetako bat izan zen iragan denboraldian, eta zorrak ditu Zaragozako saskibaloi talde honekin. Bilbao Basketen babesle izateko 1,5 milioi euro ordaintzeko prest dago Aragoiko enpresa hau.

Sergio Castro Uxue enpresako presidenteak aitortu duenez, abuztuan enpresa ixteko zorian izan zen. Uxuerekin zerikusirik ez duen arren Castrok iruzur salaketa du Mallen kasuagatik. Herri horretako alkateak egindako delituekin zerikusia omen du. Castrorentzat bost eta zortzi urte arteko kartzela zigorra eta isun ekonomikoak eskatzen dira.

Gorka Arrindarekin harreman ona duela argi utzi zuen Castrok adierazpen batzuetan, "negoziazioa oso aurreratuta" dagoela, eta "akordioa urte honetan sinatzea" espero duela.

Albisteak (3)

Bideoak (1)