Fitxaketa
Stefan Lazarevic, Surne Bilbao Basketeko jokalari berria
EITB MEDIA
Beltzezko gizonek datorren ikasturterako taldea osatzen jarraitzen du. FMP Soccerbet taldetik dator jokalari serbiarra.
Stefan Lazarevic, Bilbao Basketeko jokalaria
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicen fitxatu duela berri eman du asteazken honetan. Hegaleko serbiarrak (Belgrade, 28 urte, 1,98 m) akordioa lortu du beltzezko gizonekin.
Serbiako FMP Soccerbet taldetik dator Lazarevic: batez beste, 9,8 puntu saskiratu eta 8,4 errebote jaso ditu, 24/25 denboraldian, BCL ligan. Horrez gain, txapelketa adriatikoan, 13,3 puntu eta 7,1 errebote lortu ditu, batez beste.
Izar Gorria Belgradeko behe mailetan hezi zen, eta 74 neurketa jokatu ditu Euroligan.
23/24 sasoian, debuta egin zuen Serbiako selekzioarekin, Eurobasketerako sailkapen partidetan.
FICHAJE: El alero internacional serbio Stefan Lazarevic (Belgrado, 28 años, 1.98m), nuevo hombre de negro
— Surne Bilbao Basket ¿ (@bilbaobasket) July 30, 2025
¿ 9.8 puntos y 8.4 rebotes en la BCL 24/25
¿ 13.3 puntos y 7.1 rebotes en Liga adriática 24/25 con FMP Soccerbet
¿ 74 partidos Euroliga con Estrella Roja
Ongi etorri… pic.twitter.com/O8xS368jPu