Itxi

Europa Kopa

Bilbao Basketek azken bi porrotak atzean utzi ditu, PUMPA Basket Brno Txekian jipoituta

EITB Media

Leer en Castellano

Bizkaiko taldea nagusi izan da hasieratik amaierara, eta klubaren historian Europan lortutako garaipenik argiena erdietsi dute. Hlinason eta Krampeljek 17 puntura egin dituzte eta Fontek eta Pantzarrek 15 bana puntu sartu dituzte.

Brnon (Txekiar Errepublika) jokatutako partida. Irudia: Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek PUMPA Basket Brnori bisita egin dio gaur Starez Arena Vodova Txekia Errepublikako bigarren hiri jendetsuenean eta aste honetan jasandako bi porrotak (Greziako Peristeriren eta Joventut Badalonaren aurrean) atzean uztea lortu du, garaipen argi batekin (51-105). Bilboko taldearen historian Europan lortutako garaipenik argiena da.

Beltzezko gizonak galtzen hasi badira ere (5-0), laster eman diote buelta eta 15-24 aurretik joan da lehen laurdenaren amaieran. Bigarren laurdenean joera ez da aldatu, Frey-Sylla bikotea nagusi izan da, eta Pantzarrek 8 asistentzia banatu ditu. Horrela, beltzezko gizonek abantaila areagotu dute atsedenaldian (26-51).

Hirugarren laurdenean, Bizkaiko taldeak markagailuan aldea handitzen eta garaipena bideratzen jarraitu du (40-79). Ordurako, Pantzarrek 15 puntu, 13 asistentzia eta 4 errebote pilatu ditu, eta Fontek, 12 puntu.

Norgehiagokaren dinamika ez da aldatu azken laurdenean, beltzezkoek 54 puntuko koska lortu dute, eta 100 puntuen langa gainditu dute.

Aurreko bi partidak oso gogorrak izan dira beltzezko gizonentzat; izan ere, lehenengoan, Miribillan (81-84), Europa Kopari garaipenaren bidetik berriro heltzea eragotzi zien Peristerik. Surne egungo txapelduna da, eta txapelketa berriro irabazi nahi du. Bigarren porrota, berriz, goitik beherako astindua izan zen (101-69) Badalonan.

Hain zuzen ere, Justin Jaworski eskolta estatubatuarra baja izan da gaur arratsaldean PUMPA Basket Brnoren aurkako partidan, igandean Joventuten kontrako norgehiagokan min hartu baitzuen, Bilboko taldeak jakinarazi duenez. Jaworskiren baja Bassala Bagayokorenari gehitu zaio. Maliko jokalaria denboraldi hasieratik kantxetaik kanpo dago, subluxazio batengatik. Hala ere, lesioa gainditzear dagoela dirudi.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)