Europa kopa
Bilbao Basketek Kutaisi jipoitu du Georgian (62-113)
EITB Media
FIBA Europa Kopako E Multzoaren bilakaera ikusita, pentsatzekoa zen Bizkaiko taldeak garaipen argia erdietsiko zuela gaur, eta beltzezkoek ez dute huts egin. Marka historiko berria ezarri dute Georgian 113 puntu saskiratuta.
Kutaisiren aurkako partidaren une bat. Irudia: EITB
Surne Bilbao Basketek Kutaisi 2010eko taldea jipoitu du Georgian gaur arratsaldean Tbilisi Arenan jokatutako FIBA Europa Kopako hirugarren jardunaldiko partidan. Kantxa ia hutsik zegoen; izan ere, georgiarrek ez dute Kutaisi Sport Palasen txapelketa jokatzen, baizik eta Tbilisiko kantxan, herrialdeko hiriburuan, 200 km ingurura, eta errepidez hiru ordura.
FIBA Europa Kopako E Multzoaren bilakaera ikusita, pentsatzeko modukoa zen beltzezkoek erraz irabazi behar zutela gaur; izan ere, Jaume Ponsarnauren mutilek 54 puntuko aldeaz irabazi zuten aurreko jardunaldian, etxetik kanpo (51-105), PUMPA Basket Brno taldearen kontra, eta Txekiako taldeak Georgiakoa aise garaitu zuen (66-84).
Bilbao Basket agintzen hasi da markagailuan eta kantxan partidako lehen segundotik. Horrela, beltzezko gizonen saskiratze-jaialdiak 15-31ko markagailua utzi du lehen laurdenean. Bigarren laurdenean, dinamika ez da aldatu eta Bilboko taldeak are gehiago areagotu du aldea atsedenaldian (27-61).
Atsedenaldiaren ostean, posarnautarrek nagusi izaten jarraitu dute, eta hirugarren laurdenaren amaieran 49-85eko markagailua utzi dute. Gauza bera gertatu da azken laurdenean, eta markagailuan islatu da berriz ere, historian ikusi gabeko gabeko norgehiagoka itxiz (62-113).
arka historiko berria ezarri dute Georgian 113 puntu saskiratuta.
Bingen Errasti (18 urte) eta Kepa de Castro (21 urte) harrobiko jokalariek Aymar Sylla eta Harald Frey ordezkatu dituzte gaurko norgehiagokan. Biek jokatu dute, eta saskiratzeren bat egin ere. Sylla baja izan zen igandean MoraBanc Andorraren aurka, prozesu biriko baten ondorioz, eta Bilbon jarraitzen du sendatzeko prozesua. Freyren kasuan, berriz, entrenatzaileak atseden eman dio antolatzaile norvegiarrari hitzordu honetan.
Beraz, Surne Peristeri eta Badalonaren aurkako porrot mingarriak ahazten dabil. Lehenengoak etorkizuna zaildu zion FIBA Europa Kopan, eta bigarrenak kolpe latza ekarri zion (101-69). Badalonako neurketaren ondotik, Ponsarnauren oso autokritiko azaldu zen Bilbon ematen duen laugarren denboraldian.