Igandean, 12:00etan
Bilbao Basketek garaipenarekin bukatu nahi du aurreneko itzulia
Erredakzioa
Nymburkek aurka Eurokopan porrot mingarria jaso ondoren, Katsikarisen mutilek CB Canarias gainditzeko gogor borrokatu beharko dute.
Uxue Bilbao Basketek, Endesa Ligako seigarren sailkatuak, CB Canariasen aurka bukatuko du aurreneko itzulia Miribillan. Alejandro Martinezen taldea denboraldiko ezusteko handienetarikoa da, eta Bizkaiko taldeak defentsan asko hobetu beharko du garaipena eskuratzeko.
Bilbao Basketek maila ona erakutsi du aurreneko itzulian, baina azkeneko bi neurketak (Valentziaren aurka Endesa Ligan eta Nymburken aurka Eurokopan) galdu ditu. Hala ere, jokalariek aurten zerbait garrantzitsua lortzeko ilusioa dute, eta bi txapelketetan sendo mantentzeko asmoa dute.
Kanarietako taldeak Hervelle eta Moerman gelditzeko arazoak izan ditzake, Alejandro Martinezen mutilek lauko postuan hutsuneak baitituzte. Gainera, Mumbruren eta Grimauren barneratzeak gelditzeko asko sufritu dezakete.
CB Canarias taldean Richi Guillenen parte hartzea azken ordura arte zalantza izango da. Talde horiak zapigarren garaipena bilatuko du, mailari eusteko helburua lortzeko beste aurrerapauso bat emateko.