Igandean, 12:00etan
Uxuek dinamika ona berreskuratu nahi du, ligan ere
Erredakzioa
Fotis Katsikarisen mutilek ligako neurketa Badalonako taldearen aurka jokatuko dute, baina burua astearteko Eurokopako partidan jarrita izango dute.
Uxue Bilbao Basketek Endesa Ligako dinamika ona berreskuratu nahi du FIATC Joventuten aurka (igandean, 12:00etan). Katsikarisen mutilek burua astearteko partidan jarrita izango dute, Eurokopan hil edo biziko neurketako jokatuko baitute VEF Rigaren kontra.
Bizkaiko taldeak astearteko norgehiagoka "garrantzitsuena" dela esan du, garaipenarekin mnultzoko lider bezala sailkatuko bailitzateke. Hala ere, porrotak Eurokopatik at utziko luke Katsikarisen taldea.
Badalonan emaitza ona lortzea oso garrantzitsua izango da, Endesa Ligan ere bolada ona hartzeko aukera izan baitezake. Sailkapeneko seigarren postutik aurrerapauso handia emateko aukera izango dute.
Axel Hervellek bihurritua du eskuineko orkatilan, eta ez da Badalonan izango. Horrela, Moermanenk minutu gehiago jokatzeko abagunea izan dezake.