Kargatzen...
Itxi

70-81, Badalonan

Bilbao Basket, sendo eta konfiantzarekin

Erredakzioa

Fotis Katsikarisen mutilek 70-81 gainditu dute FIATC Joventutu Badalonan, eta sailkapenean aurrerapauso garrantzitsua eman dute. Eurokopa jokatzeko garaipenak konfiantza aemango dio taldeari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Uxue Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Endesa Ligan, FIATC Joventuten aurka (70-81). Bizkaiko taldeak asteartean VEF Rigaren aurka 'finala' jokatuko du, eta jokalariek konfiantza hadnia hartu dute.

FIATC Joventut markagailuan aurretik jarri da aurreneko minutuetan (7-3), baina Mumbruk emaitza irauli du (7-8). Fotis Katsikarisen mutilek intetsitatearekin jokatu dute, eta Pilepicek 9-16koa jarri du lehenengo laurdenaren bukaeran.

Bigarren laurdenean Badalonako taldeak 6-0eko partzial garrantzitsua eskuratu du (17-23), eta Albert Oliverrek berdinketaren saskiratzea lortu du (27-27). Hala ere, Lamont Hamilton taula azpian nagusitu egin da, eta Uxue Bilbao Basketek abantaila politarekin bukatu du aurreneko zatia (33-38).

Atsedenaldiaren ostean, Bilbao Basketek erasoan gehiago sakatu du, eta 11 puntuko aldea lortu du (38-49). Hala ere, Corey Fisherrek erakustaldia eman du erasoan, eta FIATC Joventut markagailuan asko hurbildu da (45-49). Mumbruk eta Grimauk gidatu dute taldea erasoan, eta hirugarren laurdena 49-57koarekin bukatu da..

Salva Maldonadoren mutilek hiruko jaurtiketak bilatu dituzte azkenengo laurdenean, baina Uxue oso sendo mantendu da defentsan. Bizkaiko taldeak agintzen jarraitu du, eta markagailuko aldea handitu du (51-65). Bilbao Basketek jaurtiketa libreak saskiratu ditu, eta garaipena, erraz, eskuratu du (70-81).

Fitxa teknikoa:

70 - Fiatc Joventut (9+24+16+21): Fisher (14), Ventura (1), Ehambe (6), Gaffney (7), Savane (7) -hasierako bostekoa-, Quezada (2), Pere Tomas (-), Llovet (6), Oliver (17) eta Trias (10).

81 - Uxue Bilbao Basket (16+22+19+24): Zisis (14), Vasileiadis (9), Mumbru (15), Moerman (14), Rakovic (4) -hasierako bostekoa-, Pilepic (5), Hamilton (7), Lopez (5), Grimau (6) eta Samb (2).

Albisteak (1)

Bideoak (1)