Asteartean, 20:00etan
Bilbao Basket-VEF Riga, hil edo biziko partida
Erredakzioa
Garaipenak multzoko aurreneko postua emango lioke Bizkaiko taldeari, baina porrotarekin Europatik at geldituko litzateke. Miribillak denboraldiko lehenengo 'finala' hartuko du.
Uxue Bilbao Basketek VEF Riga hartuko du (asteartean, 20:00etan, zuzenean eitb.com-en), Eurokopako Last 16ko azkeneko jardunaldian. Fotis Katsikarisen mutilentzat hil edo biziko norgehiagoka izango da. Garaipenak multzoko lehenengo postua emango lioke Bizkaiko taldeari, baina porrotak Eurokopatik at utziko luke, ia ziur.
Gainera, Rigako taldearen aurka mendekua hartzeko aukera izango du Bilboko taldeak. Joanekoan, 99-76 irabazi zuen Letoniako taldeak, eta Uxuek Miribillan, zaleen aurrean, ‘finala’ irabazteko abagunea izango du.
Porrotak ez dio balio Bilbao Basketi, multzoko beste norgehiagokan Valentziak Nymburk gainditzeko aukera guztiak baititu, Fontetan. Txekiar Errepublikako taldea Eurokopatik kanpo dago, eta Valentziak bai ala bai irabazi beharko du.
Bilbao Basketek konfiantza hartu du, azkeneko bi partidak sendo irabazi ondoren, baina Axel Hervelle belgikarrak bihurritua du orkatilean, eta azken ordura arte jokatzeko zalantza izango da.