Itxi

79-88, Madrilen

Bilbao Basketek merezitako garaipena lortu du Estudiantesen aurka

Erredakzioa

Fotis Katsikarisen mutilak atsedenaldiaren ostean suspertu dira, eta markagailua irauli dute. Bizkaiko taldeak Endesa Ligako laugarren postuan sendo jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilbao Basketek Endesa Ligako laugarren postuan sendo mantentzeko garaipen ederra lortui du, Asefa Estudiantesen kontra (79-88). Lehenengo zati kaskarra jokatu du Bilbo taldeak, baina atsedenaldiaren ostean jokalariak suspertu egin dira, eta Madrilgo taldea baino gehiago izan dira.

Bi taldeek saskiratze errazak lortu dituzte aurreneko laurdenean, baina Asefa Estudiantesek defentsan gogorrago jokatu du, eta markagailuan aurrea hartu du (15-9). Fotis Katsikarisen mutilak bigun egon dira defentsan, eta Madrilgo taldea nagusi izan da (27-22).

Rakovicek norgehiagoka berdindu du jaurtiketa libreetako marratik (27-27), baina Txus Vidorretaren taldeak markagailuan agintzen jarraitu du Jayson Grangerren lan bikainari esker (37-32). Mumbruk puntu garrantzuitsuak lortu ditu Bilbao Basketentzat, baina Grangerrek hiruko ikusgarria lortu du, eta atsedenaldian Estudiantes (46-39 ) markagailuan goitik mantendu da.

Bigarren zatian Uxuek aise agindu du Madrilgo kantxan, eta Raul Lopezek talde beltza markagailuan goitik jarri du (51-52). Asefa Estudiantesek Bizkaiko taldearen erasoa gelditzeko asko sufritu du, baina Fotis Katsikarisen mutilek ezin izan dute aldea asko handitu (58-65).

Azkenengo laurdeneko aurreneko minutuetan Bilbao Basketek alde polita eskuratu du (60-70), eta abantaila ondo kudeatu dute. Moermanek hamaika puntura jarri du talde beltza (63-74), eta norgehiagokako kontrola Uxuek erraz hartu du. Azkenean, Bilboko taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du (79-88).

Fitxa teknikoa:

79 - Asefa Estudiantes (27+19+12+21): Granger (21), Gabriel (24), Kuric (6), Kirksay (9) eta Nogueira (9) -hasierako bostekoa-, Fisher (2), Fernandez, Clark (7), English (1) eta Barnes.

88 - Uxue Bilbao Basket (22+17+26+23): Zisis (8), Pilepic (9), Hamilton (13), Mumbru (21) eta Hervelle (2) -hasierako bostekoa-, Moerman (19), Sanchez, López (7),. Rakovic (5) eta Grimau (4).

Albisteak (2)

Bideoak (1)