Eurokopa
Grimauk ez du Kieveko partida jokatuko
Redacción
Jokalariak belaunean du mina eta baja da finalerdietako joaneko neurketarako. Bilbon jokatuko den itzuliko partidarako prest egotea espero du klubeko zerbitzu medikuak.
Roger Grimau Uxue Bilbao Basketeko jokalariak ezin izango du Budivelnik Kiev taldearen aurkako Eurokopako finalerdietako partida jokatu. Jokalariak belaunean du mina eta baja da, jakitera eman du Uxuek.
Dena dela, hilaren 27an, Bilbon, jokatuko duten itzuliko partidarako prest egotea espero du klubeko zerbitzu medikuak.