82-79
Uxue Bilbao Basketek porrot egin du azken sailkatuaren etxean
Erredakzioa
Fotis Katsikarisen taldeak neurketa kaskarra jokatu du Manresan, eta 19 puntuz atzetik ere izan dira markagailuan bigarren zatian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Partida ez da ondo hasi Katsikarisen gizonentzat. Atzetik ekin diote neurketari eta lehen 10 minutuen bukaeran 7 puntu atzetik ziren bilbotarrak: 27-20.
Bigarren laurdenean, hala ere, Uxue Bilbao Basket suspertu egin da eta partida 33 puntura berdintzea lortu du. Kataluniarrek ez dute amore eman eta aurretik iritsi dira atsedenaldira, 45-43.
Atsedenaldiaren ostean, bilbotarrek ezin izan diote arerioaren jokoari aurre egin. Kataluniarrek 18 eta 1eko partziala lortu eta ihes egin dute markagailuan. Alderik handiena 19 puntukoa izan da.
Hobekuntza azken laurdenean
Azken 10 minutuetan, Katsikarisenen jokoak hobera egin du eta diferentzia murriztu dute. Gauzak horrela, eta amaierarako minutu baten faltan, bilbotarrak bost puntura jarri dira. Hala erem ezin izan dute emaitza irauli eta 82 eta 79 galdu dute. 10. porrota da Uxuerentzat ligan eta Manresaren bosgarren garaipena.
Fitxa teknikoa:
82. BÀSQUET MANRESA (27+18+28+9): Hernandez (2), DeVries (13), Palsson (8), Aleksandrov (9), Asselin (20) -hasierako bostekoa-, Hanga (9), Yanev (4), Creus (6), Laviña (3), Arteaga (6) eta Arco (2).
79. UXUE BILBAO BASKET (20+23+11+25): Zizis (3), Vasileiadis (13), Mumbrú (13), Hervelle (5), Hamilton (19) -hasierako bostekoa-, López (8), Samb (-), Pilepic (7) y Moerman (11).