82-90, Miribillan
Uxue Bilbao Basketek merezita galdu du Fuenlabradaren aurka
Erredakzioa
Fotis Katsikarisen gizonak burua Eurocupean dutela atera dira Miribillako kantxara eta erraztasun guztiak eman dizkiote Fuenlabradari garaipena lortzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Uxue Bilbao Basketek ezin izan du Mumbruren 500. partida nahi bezala ospatu eta porrot eztabaidaezina jaso du etxean, Fuenlabrada taldearen aurka: 82-90 galdu dute Katsikarisen gizonek.
Bilbotarrek makal hasi dute neurketa. Defentsan huts ugari egin dituzte eta erasoan antolaketa falta nabarmena agertu dute. Horri esker Fuenlabradak erraz jokatu du Miribillan, jaun eta jabe izan dira lehen minutuetan. Madrildarra ez da punta-puntako taldea, sailkapeneko 16. postuan dira, 8 garaipen eta 18 porrotekin.
Ondorengo 10 minutuetan gauzak ezer gutxi aldatu dira. Katsikarisen gizonek zertxobait hobera egin dute, baina Fuenlabradari minik egin gabe.
Baloiaren jabetza jaurtiketa egiteko aukera garbirik gabe agortzen zuten eta horrela nekez hartu zezaketen aurrea markagailuan. Atsedenaldian atzetik ziren bilbotarrak, 35 eta 42.
Bigarren zatiak hasiera zirraragarria izan du: lehen bost saskiratzeak hirukoak izan dira, eta denetan bete-betean asmatu dute bi taldeek. Hala ere, Fuenlabradak jaun eta jabe izaten jarraitu du eta 12 puntuko aldearekin eman die hasiera azken 10 minutuei (55-67).
Azken laurdenean tentsioa eta emozioa izan dira nagusi. Miribillako zaleak jo eta ke aritu dira taldea animatzen eta Uxue markagailuko aldea murrizten hasi da. Zazpi puntura jarri dira bilbotarrak bukaerarako minutu gutxi faltan (78-85) baina Fuenlabradak ez du etsi, eta azkenean madrildarrena izan da garaipena: 82-90.
Fitxa teknikoa
82 - Uxue Bilbao Basket (19+16+20+27): Zisis (15), Vasileiadis (11), Mumbru (11), Hervelle (9) y Hamilton (4) -hasierako bostekoa-; Raúl López (3), Pilepic, Grimau (14), Moerman (9) eta Samb (6).
90 - Mad-Croc Fuenlabrada (24+18+25+23): Valters (11), Feldeine (19), Vega (7), Mainoldi (13) y Kurz (16) -hasierako bostekoa-; Colom (7), Gladyr (10), Cortaberria (5) eta Sené (2).
Partzialak: 19-24, 35-42 (atsedenaldia); 55-67 y 82-90 (amaiera).