Itxi

Apirilaren 19an

Eurocupeko finala, berriro Charleroin

Erredakzioa

Belgikako hiriak 2004 eta 2007 artean jokatutako finalak hartu zituen. Orduan Hapoel (2004), Lietuvos Rytas (2005) , Moskuko Dynamo (2006) eta Real Madril (2007).

Bizkaitar askok egingo dute Charleroira bidaia. Efe.

Eurocupeko finala 'etxera' bueltatzen da aurten, Charleroi hiriko RTL Spiroudome kantxara, eta duela urte batzuetako formartua berreskuratuta, hau da, partida bakarreko finalera, azken edizioetan 'final four' eran egin ostean.

Charleroin lau urtez jarraian jokatu dute finala iragan hamarkadan, eta Eurocupeko finalaren egoitza izango da aurten eta datorren urtean.

Spiroudomen lau talde handik jantzi dute Eurocupeko txapela: Hapoel Migdal Jerusalemek (2004), Lietuvos Rytasek (2005),  Moskuko Dynamok (2006) eta Real Madrilek (2007).

Azken edizioetan, finaleko ligaska asteburu luze batean jokatu izan da, final-laurdenak eta finalerdiak sartuta, Torinon, Gasteizen, Trevison eta Khimkin egin bezala. 2013tik aurrera, eta Euroligaren eta Belgacom Spirouren arteko akordioari esker, partida bakarra jokatuko da, Charleroin, 2013an eta 2014an.

Charleroi saskibaloi zaleak hartzera ohituta dagoen hiria da, izan ere, 2004 eta 2007 arteko finaletan milaka pertsona bildu baitziren Real Madril, Lietuvos Rytas, Moskuko Dynamo eta Hapoel Jerusalem taldeak ikusteko.

Azken 10 urteetako txapeldunak:

2012: BC Khimki Moscow Region

2011: Unics Kazan

2010: Power Electronics Valencia

2009: Lietuvos Rytas

2008: DKV Joventut

2007: Real Madrid

2006: Dynamo Moscow

2005: Lietuvos Rytas

2004: Hapoel Migdal Jerusalem

2003: Pamesa Valencia

Albisteak (1)