77-80
Bilbao Basketek garaipena lortu eta Eurocupeko finalean du burua jada
Erredakzioa
Uxuek 77-80 irabazi dio UCAM Murtziari. Talde bizkaitarrak sendo eusten dio laugarren postuari, eta larunbatean Charleroin jokatu duen finala prestatzen hasiko da.
Uxue Bilbao Basket Endesa Ligan garaipena lortuta hasiko da datorren larunbateko Eurocupeko finala prestatzen. UCAM Murtziari 77-80 irabazi dio talde bizkaitarrak, eta sailkapeneko laugarren postuari sendo eusten dio.
Partida hasiera parekatua izan da, baina minutuak aurrera joan ahala Bilbao Basketek hartu du aginte makila. Katsikarisek zuzentzen duen taldeak lan ona egin du lehen laurdenean, eta zazpi puntuko abantila lortu du (12-19).
Bigarren laurdenean UCAM Murtziak bere jokoa hobetu du, eta Uxue Bilbao Basketek une txarrak pasa ditu. Etxeko taldeak partida berdintzea lortu (27-27), eta ordutik aurrera lehia oso estua izan dute bi taldeek. Bilbao Basketek bi puntuko errenta lortu du atsedenaldira iristean (35-37).
Hirugarren laurdenaren hasieran, parekotasuna izan da nagusi, baina laurden honetako azken txanpan Uxue Bilbao Basketek 0-11ko partziala lortu du, eta azken laurdenari 56-66ko emaitzarekin ekin dio.
Hamar puntuko aldea ez du ondo kudeatu du Fotis Katsikarisek zuezntzen duen taldeak, eta azken minutuetan UCAMek aldeak murriztu ditu. Talde bizkaitarrak uste baino gehiago sufritu behar izan du garaipena lortzeko, baina azkenean, Bilbao Basket izan da irabazle (77-80).
Fitxa teknikoa:
77. UCAM Murtzia (12+23+21+21): Ragland (2), Berni Rodríguez (16), Juan Jasen (4), Barlow (9) eta Lewis (9) -hasierako bostekoa-, Gatens (9), Antelo (4), Tillie (14), Franch (4) eta Miso (6).
80. Uxue Bilbao Basket (19+18+29+14): Zisis (9), Roger Grimau (18), Vasileiadis (16), Hervelle (4) eta Hamilton (12) -hasierako bostekoa-, Rakovic (5), Pilepic (-), Moerman (4) eta Raul Lopez (12).
Epaileak: Jose Ramon Garcia Ortiz, Carlos Cortes eta David Planells.