Eurokopa
Finala ikusteko pantaila erraldoia jarriko dute Miribillan
Erredakzioa
Antolakuntzak zale ugari gerturatzea espero du, eta pantaila ez ezik musika eta edaria ere egongo da.
Pantaila erraldoi bat jarrito dute Miribillako pabiloian Uxue Bilbao Basketek eta Lokomotiv Kubanek jokatuko duten Eurokopako finala jarraitzeko, larunbatean. Hitzordua 21:00etan hasiko da, Charleroin (Bélgica).
Bilboko Udalak, BBK-k eta Ser irratia kateak sustatutako ekitaldia da. Sarrerak dohakoak dira eta www.ticketea.com-en erosi ahal izango dira, astelehen honetatik aurrera. Pantaila ez ezik musika eta edaria ere egongo da, eta antolakuntzak zale ugari gerturatzea espero du.