12/13 denboraldia
Fotis Katsikaris, Eurokopako entrenatzaile onena
Erredakzioa
"Euroleague Basketball" erakundeak Uxue Bilbao Basketeko teknikaria aukeratu du Eurokopako finalaren atarian.
Fotis Katsikaris izendatu dute 2012/2013ko Eurokopako entrenatzaile onena. Eurokopa eta Euroliga txapelketak antolatzen dituen "Euroleague Basketball" erakundeak Uxue Bilbao Basketek lortutako 13 garaipenak aintzat hartu ditu (3 partida baino ez ditu galdu) teknikaria hautatzerako orduan.
Aurreneko fasean porrotik ez zuen jaso Uxuek, eta "Last 16"-a bi porrotekin hasi arren, gainontzeko laurak irabazi zituen. Iaz Jure Zdovc Zdovc teknikariak (Spartak San Petersburgo/2012) jaso zuen saria.
Bilbao Basketek Eurokopako finala jokatuko du larunbat honetan Charleroin (Belgika) Lokomotiv Kuban taldearen aurka (21:00etan).