Itxi

Ez du kobratu

Uxuek ez dio ordaindu Bilbao Basketi

Erredakzioa

Bizkaiko taldeak gaur kobratu behar zuen aurreneko diru kopurua, baina Aragoiko enpresak ez du ordaindu. Bilbao Basketek legezko akzioak hasiko ditu Uxueren aurka.

Argazkia: EiTB

Bilbao Basketek ezin izan du Uxuek Energia y Renovables enpresak  apirilaren 30ean emandako aurreneko zor-agiria (600.000 euro) kobratu, eta beharrezko legezko akzioak hasiko dituela adierazi du.

Sergio Castro Uxue enpresako presidenteak Bilbao Basketi 900.000 euroak maiatzaren 17an eta ekainaren 12an ordainduko zituela ziurtatu zuen, baina Bizkaiko taldeak ezin izan du aurreneko zor-agiria kobratu.

Castrok ehuneko ehuna ordainduko zuela ziurtatu zuen, eta horretarako bi zor-agiri eman zizkion Bilbao Basketi. Uxueko presidenteak “diru gehiena” maiatzaren 17an ordainduko zuela esan zuen, 600.000 euro, eta beste 300.000 euroak ekainaren 12an.

Albisteak (2)