2 denboraldirako
German Gabriel, berriro ere Bilbora
Erredakzioa
Azterketa medikua pasatu du gaur Estudianteseko jokalari ohiak.
Bilbao Basket taldea eta German Gabriel akordiora heldu dira pibota Bilbora bueltatzeko datozen bi denboraldietarako.
Malagako Unicajan hazitako jokalariak 32 urte ditu eta 2,07 metro altuera du. Iazko denboraldian maila bikaina eman zuen; 14,9 puntu sartu zituen batez beste eta 5,3 errebote eskuratu.