Itxi

2013-2014

Lanean hasi da Bilbao Basket

Erredakzioa

Oraingoz, taldeko zazpi gizon izango ditu agindupean Pueyok, Alex Mumbru, German Gabriel, Dairis Bertans eta Axel Hervelle euren selekzioekin direlako Eurobasketa prestatzen.

Jokalariak, Rafa Pueyoren azalpenak entzuten. Argazkia: EFE

Rafa Pueyo Bilbao Basketeko entrenatzaileak hartu du dagoeneko entrenamendu saioen gidaritza. Oraingoz, taldeko zazpi gizon izango ditu agindupean, Alex Mumbru, German Gabriel, Dairis Bertans eta Axel Hervelle euren selekzioekin direlako Eurobasketa prestatzen.

Lau hutsune horiek betetzeko, denboraldiaurrean, Hordur Vijhjalmsson joko antolatzailea, Jan Martin, Unai Calbarro eta Borja Mendia arituko dira haien ordez.

Sei asteko prestakuntza izango du Bilbao Basketek. Irailaren 9tik 15era bitartean Avilan kontzentratuko dira, eta, oraingoz, bost lagunarteko partida hitzaruta ditu.

 

 

 

Albisteak (1)