Lagunartekoa
Gipuzkoa Basket aise nagusitu da (72-57), Bilbao Basketen aurka
Erredakzioa
Jason Robinson estatubatuarrak erakustaldia eman du kantxan (18 puntu), eta Donostiako taldeak erraz irabazi du Bilbao Basketen aurkako derbia.
Gipuzkoa Basketek erakustaldia eman du Bilboko taldearen aurka (72-57). Sito Alonsoren gizonek merezitako garaipena lortu dute, eta argi utzi dute denboraldi-aurrean talde sendoa eratu dutela.
Bizkaiko taldeak oso indartsu hasi du neurketa, eta Bertansek puntu garrantzitsuak eskuratu ditu. Lagunartekoa izateko intentsitatea oso altua izan da, eta bi taldeek gogor defendatu dute.
Hala ere, Jason Robinsonek eta Hamley hiruko garrantzitsuak lortu dituzte, eta GBCk markagailuari buelta eman dio. Donostiko taldea nagusi izan da kantxan, eta erasoan ondo asmatu dute.
Bigarren zatian Bilbao Basketek saskiratze erraz gehiegi huts egin ditu, eta Doblasek eta Salgadok ondo gidatu dute Gipuzkoa Basketen erasoa. Rafa Pueyoren gizonek ezin izan dute suspertu, eta garaipena Donostiako taldeak lortu du.
Fitxa teknikoa:
72 - Gipuzkoa Basket (18+17+14+23): Neto (8), Ramsdell (10), Robinson (18), Winchester (2), Doblas (10) -hasierako bostekoa- Motos (2), Hanley (8), Huskic, Salgado (2), Olaizola (2) eta Kortaberria (10).
57 - Bilbao Basket (11+15+17+14): Raul Lopez (2), Bertans (10), Hervelle (12), Kavaliauskas (8), Vrkic (7)-hasierako bostekoa- Pilepic (4), Gabriel, Mumbru (2), Sergio Sanchez, Carmichael (7), Grimau (5) eta Mamadou.