Itxi

82-77, Cedevitaren aurka

Bilbao Basketek garaipenarekin ekin dio Eurokopari

Erredakzioa

Eurokopako lehen jardunaldiko partida hau zuzenean jarraitu ahalko duzu eitb.com-en eta ETB-1en bitartez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilbao Basketek garaipenarekin ekin dio Eurokopari. Lehen jardunaldiko partidan, 82-77 irabazi dio Cedevita Zagrebi. Partida parekatua izan da, eta landutako garaipena eskuratu du Rafa Puellok zuzentzen duen taldeak.

Lehen laurdenean Cedevita izan da nagusi. Hasierako minutuetan parekotasuna izan da nagusi, baina pixkanaka Zagrebeko taldea nagusi izaten hasi da. Lehen hamar minutuetan hiru puntuko abantaila lortu du Cedevitak (18-25).

Bigarren laurdenaren hasieran, ordea, Bilbao Basketek azkar berdindu du partida, eta abantiala ere lortu duen arren (25-22), Cedevitak azkar erantzun, eta lehia parekatzea lortu du. Norgehiagoka Bilbao Basketen aldeko puntu bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (37-36).

Hasiera ona eman dio Bilbao Basketek hirugarren laurdenari, baina Ceveita Zagrebek ez die abantaila handiegia hartzen utzi. Rafa Puellok zuzentzen duen taldeak laurden honen azken txanpan lortu du partida apurtzea, eta partida 61-53ko emaitzarekin iritsi da azken laurdenera.

Azken hamar minutuetan Bilbao Basketek hirugarren laurdenean lortutako abantaila kudeatzen jakin du. Cedevitak ez du etsi, eta amaierarako bi minutu falta izan direnean hiru puntura kokatu da (77-74. Bilbao Basketek, ordea, ez dio aurkariari gehiegi hurbiltzen utzi, eta garaipenak ez die ihes egin beltzezko gizonei (82-77).

Fitxa teknikoa:

82 - Bilbao Basket (15+22+24+21): Raul Lopez (14), Pilepic (12), Mumbru (19), Hervelle (10) eta Kavaliuskas (6) -hasierako bostekoa-; Grimau (9), Lukauskis (-), Gabriel (6), Carmichael (4), Samb (2) eta Sergio Sanchez (-).

77 - KK Cedevita Zagreb (18+18+17+24): Nolan Smith (24), Bazdaric (-), Babic (6), Suton (10) eta Bilan (8) -hasierako bostekoa-; Delas (-), Tomas (13), Ramljiak (8), Nurkic (2) eta Zubcic (6).

Partzialak: 15-18, 37-36 (atsedenaldia); 61-53 eta 82-77 (amaiera).

Epaileak: Ilija Belosevic (SER), Luis Lopes (POR) eta Joseph Bissang (FRA).

Albisteak (3)

Bideoak (1)