Itxi

Bi porrot

Raul Lopezek eta Grimauk alde positiboa nabarmendu nahi dute

Erredakzioa

Kataluniako jokalariek ondo egindakoak indartu behar dituztela adierazi dute, Bilbao Basketek bi porrot mingarri jaso ondoren Endesa Ligan.

Roger Grimau, Fuenlabradaren aurka. Argazkia: EFE

Raul Lopez eta Roger Grimau Bilbao Basketeko jokalariek Liga hasiera kaskarraren alde positiboa nabarmendu nahi dutela adierazi dute. Pueyoren gizonek bi porrot jaso dituzte, CAI Zaragozaren eta Fuenlabradaren kontra.

"Alde positiboa ikustea nahiago dut", esan du Raul Lopez kataluniarrak. Bilboko taldeak Eurokopako bigarren norgehiagoka jokatuko du asteazkenean, Sassariren aurka (20:30), eta gaur azkenengo entrenamendua egin dute, Casillan.

Fuenlabradaren kontrako neurketan, galdu arren, orain arteko jokorik onena egin zutela adierazi dute jokalariek.

"Positiboa izatea eta gauza onak ikustea gustuko dut. Irabazten ez duzunean kezkak sortzen dira, baina gauzak baikortasunarekin hartu behar dira. Garaipenak etorriko dira. Batzuetan gauzak ez dira ondo ateratzen. Pixkanaka hobera egin dugu, eta bide honetatik jarraitu behar dugu", esan du Roger Grimauk.

Albisteak (3)