Itxi

Spirouri irabazi dio (98-71)

Bilbao Basketek, hirutik hiru Eurokopan

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 98-71 irabazi dio Spirou Charleroiri Bilbao Arenan. Lehen bi laurdenak oso parekatuak izan dira, baina hirugarren laurdenean hautsi dute partida bilbotarrek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilbao Basketek sendo jarraitzen du Eurokopan. Txapelketa honetako hirugarren jardunaldiko partida, 98-71 irabazi dio Spirou Charleroiri. Orain arte jokatu dituen hiru partidak irabazi ditu Rafa Pueyok zuzentzen duen taldeak, eta B multzoko liderra da.

Partida oso parekatua izan da lehen bi laurdenetan. Hasierako minutuetan, Spirouk abantaila hartu du, eta Bilbao Basket ezinean ibili da (4-13). Lehen laurdeneko azken txanpan, ordea, etxeko taldeak bere jokoa hobetu eta aldeak murriztea lortu du. Lehen hamar minutuak Spirouren aldeko 18-21eko emaitzarekin bukatu dira.

Bigarren laurdenean, gauzak ez dira asko aldatu. Parekotasuna izan da nagusi, baina Bilbao Basketek lehen laurdenean baino askoz hobeto jokatu du. Bi taldeetako batek ere ez du abantaila handirik lortu bigarren laurdenean, eta Bilbao Basket izan da atsedenaldira puntu bateko abantailarekin iritsi den taldea (39-38).

Garaipena hirugarren laurdenean utzi du bideratuta Bilbao Basketek. Rafa Pueyok zuzentzen duen taldeak aurkariak baino askoz hobeto jokatu du laurden hau, eta abantaila handia lortu du. Spirou Charleroi ezinean ibili da.

Bilbao Basketek hogei puntuko aldearekin (72-52) ekin dio azken laurdenari, eta ez du arazorik izan errenta horri eusteko. Azkenean, 98-71ko emaitzarekin irabazi du partida Bilbao Basketek.

Fitxa teknikoa:

98 - Bilbao Basket (18+21+33+26): Raul Lopez (10), Pilepic (15), Mumbru (10), Hervelle (17) eta Kavaliauskas (4) -hasierako bostekoa-; Grimau (6), Bertans (11), Vrkic (6), Lukauskis (2), Gabriel (11), Samb (2) eta Sergio Sanchez (4).

71 - Belgacom Spirou Charleroi (21+17+14+19): Steinbach (6), Mallet (12), Mukubu (7), Devin Green (20) eta Watkins (11) –hasierako bostekoa-; Justin Hamilton (2), Gruszecki (-), Abukar (11), Beghin (2) eta Monclar (-).

Partzialak: 18-21, 39-38 (atsedenaldia); 72-52 eta 98-71 (amaiera).

Epaileak: Milivoje Jovcic (SER), Elias Koromilas (GRE) eta Petar Obradovic (BIH).

Albisteak (3)

Bideoak (1)