Itxi

Rafa Pueyo

'Pelikula bat balitz bezala'

Erredakzioa

Bilbao Basketeko entrenatzailea poz-pozik azaldu da Eurokopan lortutako garaipenarekin eta garaipena lortzeko moduarekin.

Rafa Pueyo, Bilbao Basketeko entrenatzailea

Bilbao Basketek Eurokopako Last 32rako txartela lortu zuen bart, Ewe Baskets Oldenburgi 90-84 irabazita.

Bilbotarrek bost puntu edo gehiagoko aldearekin irabazi behar zuten, eta Alex Mumbru kapitainak azkenengo segundoan lortu zuen saskiratze erabakigarria. Miribillako zaleek asko sufritu zuten, baina Bizkaiko taldeak bizirik jarraitzen du. (Ikusi Mumbruren saskiratzea).

Rafa Pueyok, Bilbao Basketeko entrenatzaileak, partida bukaera 'pelikula bat bezala' iruditu zitzaiola esan zuen. Pueyo poz-pozik azaldu zen lortutako garaipenarekin eta garaipen hori lortzeko moduarekin. "Partida ona izan da, asko sufritu dugu, baina fedea azken momentura arte izateak lagundu egin digu", gehitu zuen bilbotarrak.

Albisteak (1)

Bideoak (1)