Ez du maila eman
Jackie Carmichaelek Bilbao Basket utziko du
Erredakzioa
Taldea eta jokalaria ados jarri dira kontratua bertan behera uzteko.
Jackie Carmichael jokalari estatubatuarrak agur esango dio Bilbao Basketi.
Talde bizkaitarra eta jokalaria ados jarri dira kontratua bertan behera uzteko, pibotak ez duelako guztiek espero zuten maila eman. Illinoiseko Unibertsitatetik etorritako jokalariak hamar partida jokatu ditu, sei Endesa Ligan eta lau Eurokopan, eta nahiko errendimendua eskasa eman du.
Gainera, Damir Markota fitxatu ondoren, ez dute pibot posturako horren beharrik.