Itxi

Eurokopa

Bilbao Basketek hasiera ona eman nahi dio 'Last 32'ari

Erredakzioa

Talde bizkaitarraren egoera ekonomikoa kritikoa da, baina jokalariek gai hori ahaztu eta garaipena lortu nahi dute Izar Gorriaren aurka Belgradon.

Bilbao Basketek Izar Gorria izango du aurkari Belgradon. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek asteazken honetan ekingo dio Eurocupeko 'Last 32' faseari. Talde bizkaitarra egoera ekonomiko larrian dago, baina asteazken honetan, gai horretaz ahaztu eta Izar Gorriaren aurka jokatuko du Bilbao Basketek Belgradon. L multzoko aurkari gogorrena da Belgradoko taldea.

Serbiara bidaiatu aurretik Axel Hervelle jokalariak klubaren egoera ekonomiko larriaz hitz egin zuen ETBri emandako elkarrizketan. "Egoera honetaz kokoteraino gaude. Hemen egon nahi dugu, Bilbon bizi eta jokatu nahi dugu, baina egoera ez bada konpontzen beste bide bat aurkitu beharko dugu. Gogor egin dugu borroka eta orain arte egoerari eutsi badiogu, zaleengatik izan da", esan zuen Hervellek.

Egoera ekonomikoari igandean Valentziaren aurka jasotako porrota gehitu zaio talde bizkaitarrari. Klubak bizi duen egoerak eragina izan dezake jokariengan eta aurrean Euroligatik datorren aurkari gogorra izango dute Rafa Pueyoren mutilek.

Izar Gorriak Lietuvos Rytasi eta Laboral Kutxari irabazi dio aurtengo Euroligan eta kalitate handiko jokalariak dite. De Marcus joko antolatzailea eta Boban Marjanovic pibota oso ondo zaindu beharko dituzte talde serbiarreko jokalari onenak baitira. Taulapean Rasko Katic oso jokalari arriskutsua da, eta kanpoko jaurtiketetan oso finak dira Charles Jenkins, Blake Schilb eta Jaka Blazic.

Albisteak (3)