Itxi

Eurokopa

Bilbao Basketek porrot mingarria jaso du Belgradon (105-87)

Erredakzioa

Rafa Pueyoren gizonek porrotarekin hasi dute Eurokopako Last 32 fasea. Izar Gorria Bizkaiko taldea baino gehiago izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Izar Gorriak jipoia eman dio (105-87) Bilbao Basketi Eurokopako Last 32ko aurreneko neurketan. Serbiako taldea jaun eta jabe izan da Hala Pionirreko kantxan, eta Pueyoren gizonek ezin izan dute Belgradoko taldea gelditzeko ezer egin.

Bizkaiko taldeak gaizki defendatu du, eta Izar Gorriak puntu erraz ugari lortu ditu. Bojan Marjanovic pibotak erakustaldia eman du taula azpian (14 puntu, 12 errebote, eta 23ko balorazioa 25 minututan). Marjanovicek ederki gidatu du taldea erasoan, eta Bilbao Basketeko pibotek ezin izan dute gelditu.

Belgradoko taldeko zortzi jokalarik 9 puntu baino gehiago eta 10 baino gehiagoko balorazioa lortu dute, eta Bilboko taldeak ez du bere ohiko maila eman.

Pueyoren gizonek 87 puntu lortu dituzte, baina talde beltzaren defentsa ahulak erabat baldintzatu du norgehiagoka.

Telekom Belgrado taldea Last 32ko L multzoko lider jarri da, 18 puntuko aldearekin irabazi baitu, eta Bilbao Basket sailkapeneko azkena da.

- Fitxa teknikoa:

105 – Izar Gorria (28+22+33+22): Nelson (11), Lazic (10), Schilb (6), Radenovic (9) eta Marjanovic (14) –hasierako bostekoa-; Jenkins (16), Blazic (6), Simonovic (12), Dragicevic (10), Katic (11) eta Tebic.

87 - Bilbao Basket (24+22+21+20): Raul Lopez (12), Bertans (14), Mumbru (10), Hervelle (4) eta Gabriel (7) –hasierako bostekoa-; Grimau (7), Pilepic (5), Vrkic (3), Markota (8), Kavaliauskas (13) eta Samb (4).

Albisteak (3)

Bideoak (1)