Itxi

Prentsaurrekoa

Arrinda: 'Klubaren etorkizuna ez dago arriskuan'

Erredakzioa

Bilbao Basketeko akziodun nagusiak jokalariek ez dutela taldea utziko esan du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gorka Arrindak prentsaurrekoa eskaini du gaur. Jokalarien soldata eta hornitzaileei ordaintzeko klubak 1,5 milioi euro behar dituela jakinarazi zuen Bilbao Basketeko akziodun nagusiak abenduaren amaieran.

Egun horretatik asko hitz egin da Bilboko taldearen egoerari eta etorkizunari buruz eta Arrindak klubaren etorkizuna arriskuan ez dagoela esan du.

Honako hauek izan dira akziodun nagusiaren esaldi esanguratsuenak:

- Etorkizuna ez dago arriskuan.

- Nire akzioak ez ditut salduko Klubaren etorkizuna bermatzen ezpada.

- Atzerritik interesa dago Bilbao Basketen dirua inbertitzeko. Etxeko norbait aurkitzea ezinezkoa da.

- Momentuz ez dago ezer, interesa baino ez da, beraz, ateak irekita daude.

- Bizkaiko enpresariek nik neuk proiektuan egotea nahi dutela esan didate

- Jokalariek beste talde batera joateko aukera izan, baina hemen jarraitu nahi izan dute

 

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)